Erakusketaren babeslea:

Sarrerak erosi

Menua

Bideoa ez ikusi

Erakusketaren babeslea:

Erakusketa

2015(e)ko uztailak 3 – 2015(e)ko azaroak 1

 

Jean-Michel Basquiat (1960-1988) 1980ko hamarkadako artista iraultzaileenetako bat izan zen. Brooklynen, New Yorken, jaio eta hazi zen, eta txikitatik nabarmena izan zen adimen-gaitasun eta arterako trebetasun handia zuela, zeina amak sustatu zuen.

Basquiaten izena handitzen joan zen Ipar Amerikan eta Europan erakusketak egiten zituen heinean, eta, denbora gutxian, artista emankor eta kultura arloko pertsonaia ezagun bihurtu zen. Inor etxera edo estudiora bisitatzera joaten zitzaionean, inguruko ideiak baliatzen zituen inspiraziotzat: gonbidatuekin hitz egin, musika entzun zein telebista ikusi bitartean margotzen zuen.

Basquiatek arte garaikidean beste bide batzuk ireki zituen: haren ikuspegi berritzaileak oraindik ere kitzikatzen ditu artistak eta galdera adierazgarriak sorrarazten ditu. Pintura bakarrean, Basquiatek ideia ugari jaso zitzakeen ikurren, irudien eta testuen bidez, elkarlotuak egon ala ez gora behera. Ingurua mihisera eramaten zuen, narrazio zehatzik gabe, eta horrela aurrea hartu zion interneten garaiari eta bisitaria bultzatu zuen inguruko munduan hausnar zezan.

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia Basquiaten lan berritzailearen alderdi batzuk aztertzen ditu, eta artistaren ehun margolan eta marrazki inguru erakusten ditu.

Jean-Michel Basquiat
Autorretratua (Self-Portrait), 1984
Akrilikoa eta olio-barra paper gainean, mihise gainean muntatua
100 x 70 cm
Yoav Harlap Collection
© Estate of Jean-Michel Basquiat. Licensed by Artestar, New York

Katalogoa
Jean-Michel Basquiat

Zenbait egile.
235 orriak; 142 marrazkiak.
Guggenheim Bilbao Museoa.
Argitalpen saila.

Gaztelaniazko eta ingelesezko edizioa

ISBN gaztelaniaz: 978-84-16248-25-4
ISBN ingelesez: 978-3-7913-5457-6

Prezioa:
49 €
Lagunentzako prezioa:
46,55 €
Erosi orain