Erakusketaren babeslea:

Sarrerak erosi

Menua

Bideoa ez ikusi

Erakusketaren babeslea:

Jarduerak

ARETOETAKO ORIENTATZAILEAK

Egunero, erakusketa ikusgai den bitartean, 11:00–14:00.
Erakutsitako lanen inguruan informazio gehiago nahi baduzu, aretoetako orientatzaileei galdetzeko aukera duzu; Museoaren doako zerbitzua da.

DOAKO GIDARIDUN BISITALDIAK: JEAN-MICHEL BASQUIAT

Irailak 22, 25 eta 27

Zatoz aldi baterako erakusketa hau ezagutzera, eta gozatu Lagunentzako doako gidaridun bisitaldiaz. Ordu bete inguruko iraupena.

Topagunea:
Taldeen txarteldegian
Sarrerak:
Doako sarrerak, Museoaren txarteldegietan eta webgunean eskuragarri.

HAURRENTZAKO TAILERRAK: SUPERHEROIAK

Urriak 3, 4, 10, 11, 17 eta 18

Zein da gustukoen duzun heroia edo fikzioko pertsonaia? Zein super botere izan nahiko zenuke? Inspira zaitez Basquiaten pintura espresionistetan eta marraztu tamaina errealean zuk asmatutako pertsonaia.

Lekua eta ordua:
Hezkuntza-gunea eta hezkuntza-gela, 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara
Sarrerak:
2,5 € Lagunek eta 5 € Publiko orokorrak

BASQUIAT MARATOIA: GIDARIDUN BISITALDIA HIRIAN ZEHAR: STREET ART BILA BILBON [+14]

Urriak 17

Jean-Michel Basquiat: Bada garaia erakusketa ixtear dela, 14 urtetik gorakoentzako jardueren maratoi bat antolatu dugu.

Topagunea:
Taldeen txarteldegia
Sarrerak:
12 € Lagunak eta 15 € publiko orokorra.

BASQUIAT MARATOIA: ZUK ZEUK EGIN! ZER DA STREET ART? TAILERRA [+14]

Urriak 17

Jarduerak Museoaren barrualdean eta kanpoaldean egingo dira eta Basquiaten lanaren alderdi soziala ezagutzeko aukera emango dute, bai eta antzeko lanak Bilboko kaleetan ikusteko.

Lekua eta ordua:
Zero Espazioa, 18:00–19:45 h
Sarrerak:
12 € Lagunak eta 15 € publiko orokorra.

BASQUIAT MARATOIA: EGIN MURAL BAT MUSEOKO KANPOALDEAN [+14]

Urriak 18 edo 25

Urriko bi asteburutarako proposamenen artean dago Museoaren kanpoaldean beste partaide batzuekin batera horma-irudi handi bat egitea.

Lekua eta ordua:
Zama kaia eta Zero Espazioa, 11:00–14:00 h
Sarrerak:
15 € Lagunak eta 18 € publiko orokorra.

BASQUIAT MARATOIA: EMANALDIA: DOWNTOWN 81 [+16]

Urriak 18 edo 24

New Yorkeko downtown-en Jean-Michel Basquiatek egun bat nola igarotzen zuen jakin nahi duzu? 1981n Downtown filmatu zen; fikziozko lana bada ere, Basquiatek bere burua antzezten du eta protagonista da.

Lekua eta ordua:
Museoko Entzungela, 18:30 h
Sarrerak:
Doakoak, Museoko sarrera txarteldegian zein webgunean erosiz gero.

PARTEKATUTAKO HAUSNARKETAK

Azaroak 4, 11, 18 eta 25; Abenduak 2 eta 9

Museoko profesionalek gidatutako bisitaldi paregabe hauen bidez ezagutu itzazu erakusketaren obra esanguratsuenak, muntaiaren zokoak eta erakusketa bakoitzaren bestelako bitxikeriak.

Topagunea:
Informazio-mahaia
Sarrerak:
2 € Museoaren Lagunak / 3 € publiko orokorra (Museoko sarrera ez dago barne; ezinbestekoa da webgunean erreserba egitea). Talde bakoitzeko 8 pertsona gutxienez.